5 oct 2011

Herri urrats



Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena. Senperen hasia eta 28 urte berantago, oraindik bertan segitzen duena, Senpere toki zentrala baita euskaldun guziendako, eta Udalak antolakuntza errexteko eginahalak egiten baititu.
Urtetik urtera Ipar Euskal Herriko kultur mailako elgarretaratze handienetako bat bilakatu da besta hau. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik eta urrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru zoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.
Besta hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da. Bere sortzetik, Herri Urratsek beti kondatu ahal izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasunarekin. Izan dadin kulturala edo ekonomikoa, Hegoaldeko laguntza baitezpadakoa da halako egun batean.
Kulturala, Hegoaldetik hainbat musika, antzerki eta dantza talde etortzen baitira urtero aintziraren bazterrak alaitzeko. Hizkuntza mailan ere Hegoaldeko jendearen presentzia beharrezkoa dugu, hemengo jendeari euskaldunok bat egiten dugula erakusteko, eta euskara aho gehiagotan entzuteko. Ekonomikoki bistan dena, denen aportazioa garrantzitsua zaigulako.
Zoritxarrez, azken urte hauetan, Hegoaldeko euskaltzale gutxiago hurbiltzen zaigu, eta horrek eragina du ; alde batetik emaitza ekonomikoan eta bestetik egunaren giroan ere. Lehen, euskara entzuten zelarik gune gehienetan, orain geroz ta frantsesa gehiago entzuten da. 
Aurten beraz denen presentzia eta indarra behar dugu lehengo Herri Urrats egunak berriz biziarazteko. Euskaldunok, denok, bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario