11 oct 2011

ERROTA NATURALA

Plastikako proiektu honetan, naturan eraikitako elementu bat, errota, adierazi nahi genuen elementu naturalekin, hau da, naturi minik egiten ez dioten materialekin.
Erabilitako materialak:
-harriak
-makilak
-hostoak

Materialak, Ultzamako parkean hartu ditugu, eta proiektua Maddiren etxearen terrazan egin dugu. 
Izan ditugun zailtasunak, hasieran ez ziren agertu, baina progresioarekin azaldu egin ziren: errota ez zen zutik mantentzen, eta hori konpontzeko, harri handi bat erabili genuen zuloekin, zuloetan errota sartzeko eta zutik mantentzeko. Ondoren, helizeak ateratzen diren makila ez genekien nola sartu zutik mantendu behar zen makilan, eta azkenean, zulo bat egin genuen lehenengo makilan eta helizeetako makila sartu genuen. Baina beste arazo bat sortu zen. Makila ez zen tente mantentzen. Orduan makil baten azala kendu genuen, eta horrekin korapilo baten antzekoa egin eta bi makilak lotu genituen.
Nahi genuen helburua lortu dugu. Errota bat eraiki dugu naturan erabilitako elementuekin, eta ez ditugu zailtasun gehiegi izan. 
 



1 comentario:

  1. Kaixo neskak.
    Lehenik eta behin esan testuaren kolorea ez dela oso egokia, irakurtzeko zaila egiten da eta.
    Bestalde zuen errotak, ez duela errota itsurarik, eta ez dut huste bueltak ematen dituenik. Pentsatzen dut ideia gauzatzeko buruari buelta gehiago eman behar zeniezkiela. Errota bat izatea bazen helburu, benetako errota bat egiten saiatu behar zenuten.
    Ea hurrengoan saiatzen garen!
    Nerea

    ResponderEliminar