Gimp programa bat deskargatu.Nere helburua da fotomuntai bat egitea,deskargatu dudan programarekin. Lehenengo, googlen laku bat eta ahate bat hautatu ditut. Gero, gimp programa ireki eta bertan herramientetan guraizak hartu eta ahatea moztu egiten dugu.Segidan, moztu dugun ahatea lakuan itsasi eta berriro prozerura bera egin bi alditan.Bukatzeko, ahate bat hartu eta bira eman bata bestearen aurrean.
Foto muntai bat egiteko bi argazki ezberdin hartuta neurri antzekoak izanda, kasu honetan laku eta ahate batena, gure helburua ahatea lakuan txertatzea da. Honetarako, GIMP programarekin egin dut. Pausoka azalduko dut egindakoa:
1- Bi argazkiak hartu 2- Aizturrak klikatu, puntuka ahatearen silueta egin 3- Behin ahatearen silueta puntuka izanda, ratoiaren eskuineko botoia zapaldu eta ``copiar´´ eman 4- Lakua hartu eta ratoiaren eskuineko botoiarekin ``pegar´´ eman 5- Ahatea lakuan izanda, bi ahate nahi badituzu, berriro 3-4 pausuak egin. 6- Ahate bat bestearen parean nahi baduzu bata besteari begira ``herramienta de volteo´´ klikatu 7- Paisaia bira eman nahi badiozu ``herramienta de volteo´´ ere klika ezazu
Plastikako proiektu honetan, naturan eraikitako elementu bat, errota, adierazi nahi genuen elementu naturalekin, hau da, naturi minik egiten ez dioten materialekin.
Erabilitako materialak:
-harriak
-makilak -hostoak
Materialak, Ultzamako parkean hartu ditugu, eta proiektua Maddiren etxearen terrazan egin dugu. Izan ditugun zailtasunak, hasieran ez ziren agertu, baina progresioarekin azaldu egin ziren: errota ez zen zutik mantentzen, eta hori konpontzeko, harri handi bat erabili genuen zuloekin, zuloetan errota sartzeko eta zutik mantentzeko. Ondoren, helizeak ateratzen diren makila ez genekien nola sartu zutik mantendu behar zen makilan, eta azkenean, zulo bat egin genuen lehenengo makilan eta helizeetako makila sartu genuen. Baina beste arazo bat sortu zen. Makila ez zen tente mantentzen. Orduan makil baten azala kendu genuen, eta horrekin korapilo baten antzekoa egin eta bi makilak lotu genituen.
Nahi genuen helburua lortu dugu. Errota bat eraiki dugu naturan erabilitako elementuekin, eta ez ditugu zailtasun gehiegi izan.
Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena. Senperen hasia eta 28 urte berantago, oraindik bertan segitzen duena, Senpere toki zentrala baita euskaldun guziendako, eta Udalak antolakuntza errexteko eginahalak egiten baititu.
Urtetik urtera Ipar Euskal Herriko kultur mailako elgarretaratze handienetako bat bilakatu da besta hau. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik eta urrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru zoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.
Besta hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da. Bere sortzetik, Herri Urratsek beti kondatu ahal izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasunarekin. Izan dadin kulturala edo ekonomikoa, Hegoaldeko laguntza baitezpadakoa da halako egun batean.
Kulturala, Hegoaldetik hainbat musika, antzerki eta dantza talde etortzen baitira urtero aintziraren bazterrak alaitzeko. Hizkuntza mailan ere Hegoaldeko jendearen presentzia beharrezkoa dugu, hemengo jendeari euskaldunok bat egiten dugula erakusteko, eta euskara aho gehiagotan entzuteko. Ekonomikoki bistan dena, denen aportazioa garrantzitsua zaigulako.
Zoritxarrez, azken urte hauetan, Hegoaldeko euskaltzale gutxiago hurbiltzen zaigu, eta horrek eragina du ; alde batetik emaitza ekonomikoan eta bestetik egunaren giroan ere. Lehen, euskara entzuten zelarik gune gehienetan, orain geroz ta frantsesa gehiago entzuten da.
Aurten beraz denen presentzia eta indarra behar dugu lehengo Herri Urrats egunak berriz biziarazteko. Euskaldunok, denok, bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde.
Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsona inguru biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko. Kirol eta kultur programazio zabala eskaintzen da, eta jateko eta edateko txosnak nonahi aurki daitezke.
Lehenbiziko Nafarroa Oinez 1981ean antolatu zen. Garai hartan, Altsasuko Iñigo Aritzak hartu zuen antolatzeko ardura, aurreko inolako esperientziarik gabe. Baina, hain izan zen arrakastatsua, non urtero jarraipena izan baitu. Gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, eta bakoitzean izen eta nortasun propioa hartu zuen: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak, Araban, Araban euskaraz, eta Iparraldean, Herri Urrats.
Jaia txandaka antolatzen da Nafarroako ikastolen artean, tokian tokiko eta unean uneko beharren arabera. Bakoitzaren egoera eta izaera izaten dira urte bakoitzean logoa eta leloa markatzen dituztenak.
Egun bateko jaia bada ere, urte osoan zehar beste zenbait kirol eta kultur ekitaldi izaten dira. Beraz, urte osoko lana izaten da ikastolako ehundik gora gurasok buru-belarri aurrera eraman beharrekoa. Izan ere, gurasoak hainbat batzordetan antolatzen dira: ekonomia-batzordea, babesleena, komunikazioa, grafismoa, osasun batzordea, ibilbidea, segurtasuna, ostalaritza salmentak, eta muntaia, langileak eta jarduerak. Oinez egunean, aldiz, bi mila boluntario izaten dira prest ikastolen jaia antolatzeko.
Altsasuko lehenbiziko Oinez hari erreparatuz gero, nabarmen aldaturik agertzen zaizkigu, bai jaia bera, bai ikastolak, bai gizartea oro har. Aurrerapausoak eman ditugu irakaskuntzaren kalitatean, pedagogian, giza-baliabide eta bitartekoetan. Handitze horrek, alabaina, instalazioak egokitzeko premia ere ekarri digu. Horrexegatik, 2011. urte honetan, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolari iritsi zaio, berriz ere, ikastola guztien jai erraldoia antolatzeko txanda.
Tafallako ikastolak Bigarren Hezkuntza (DBH) hartuko duen eraikin berria egiteko baliatuko du Nafarroa Oinez; hala, egun erabiltzen den eraikina arintzean, bertan Haur eta Lehen Hezkuntza baldintza egokietan irakasten jarraitu ahal izanen da.
Ikastolen mugimendua Urola bailaran 1965/66koa da, orduan hasi ziren lokalez lokal ikastola sortzen. Ordu-arteko hezkuntza zerbitzu hark ez zituen asetzen hainbat guraso eta irakasle, mugitzen hasi zirenak, ikastolen mugimendua sortzen. Urratsez urrats, hezkuntza euskalduna, euskal kultura, hezkuntza mistoa, zigorra eta bortizkeriak baztertuaz, kooperatiba sustatu zuten, gurasoek jabetzan eta gestioan parte hartuaz, gardentasunez.
1979 an ospatu ziren aurrenekoz Kilometroak Azpeitian.
Bere 30 urteko ibilbidearen ondoren 1995an Publifikazioaren bidegurutzera iritsi zen. Ikastolen mugimenduak hezkuntza sare publikoan txertatuko zituen bereak ziren hainbat berrikuntza eta baliabide, eta arrakasta handia aitortzen dio honek ikastolen mugimenduari.
Asko eman zuen orduan ikastolen mugimenduak, baina ez dena; bizirik jarraitu zuen hezkuntzaren berritzaile den eragile sozial honek. 1995-96 ikasturtean AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOPERATIBA sortu zen. Harrezkero, sare publikoan sartu ziren ikastolak eta lehendik sare publikoan ziren ikastetxeek ere ikastola izena darabilte euren izenetan, eta horrek ere aitortzen du ikastolaren arrakasta. Nahasmena ere sortzen du gizartean, baina bakoitzaren izaera argituz doa bidea egiten goazen heinean. Hamabost urteko bidean bigarren Kilometroak ospatzera goaz AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOPERATIBAn. Herrian sustraituz eta helduz doa ikastola berria, hazten ari da. Urte gutxi barru leku arazoak izango ditugu gaur egungo eraikinean, eta horregatik Kilometroak 2011 jai hau.
Azpeitiko ikastola gaur egun
Ibilbide horrek gaur egunera ekartzen gaitu, eta horrek erakusten digu bizirik dagoen hezkuntza komunitate bat dela ikastolarena Azpeitiko herrian. Gaur egun 300 familiak, 450 ikaslek eta 60 profesionalek osatzen duten proiektua da AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOPERATIBA. 0 urtetik hasi eta 18 urte bitarteko gazteak ditugu ibilbide hori osatzen. Haur ikastolatik hasi eta Batxilergora arteko eskaintza daukagu. Hezkuntza euskalduna, mundutik herrira doana, herritik mundura bezala, eta ikaslea ardatz duena. Etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan oinarritzen den hezkuntza eredua. Proiektu berriak martxan dira (IKASYS, Euskal Curriculuma, Eleanitz eta abar), baina ahaztu gabe gure sustraiak non dauden eta nondik gatozen. Ikastola parte-hartzailea gara, gurasoen, ikasleen eta profesionalen elkar-lana egunerokoa izanik. Eguneroko hezkuntza zerbitzua elkar loturik bestelako zerbitzuekin: ikasle-gurasoentzat tailerrak, Ikastolako kultur elkarte eta kirol elkarteak, jangela eta garraio zerbitzuak. Denok osatzen dugu ikastola eta denona da ikastola.