Nire ustez, dokumental hau jendeari bere kreatibitatea aurkitzeko laguntza bat izan daiteke, askok ez dakitelako oso ongi zer den kreatibitatea, baina hau ikusterakoan askoz argiagoa gelditzen zaie.Hasieran esaten duena edukazioa asko egiten duela gure kreatibitatean egia dela uste dut, txikitatik norbait bere kreatibitatea aurkitzen badu, hau da, besteengan desberdina egiten diona aurkitzen badu, aldi askotan erori arren, gustoko duenez, altxatu egingo da. Hori zure kreatibitatea ez bada ordea, azkenean nekatu egingo zara huts egiteaz. Bideoan esaten duten bezala, huts egiten ez baduzu, ez duzu eboluzionatuko. 11, 12 urteko umeei plastika erakusten dien emakumea esaten duena nire ustez arrazoia dauka: umea zarenean, ez daukazu beldurrik ez ateratzeaz, ridikuloa egiteaz, eta hori da, laguntzen diena, hori da kontuan hartu behar dena, ez izatea beldurrik, ez eta lotsarik.
Kreatibitatea ez da pertsona berezietara limitatzen. Ondorioz esan dezaket asko gustatu zaidala dokumentala, bai gauzak ikusteko moduan eta bai esateko moduan, nola guztiak bere kreatibitateaz hitz egiterakoan, kreatibitatea kontzeptu bat izanik, bizitzeko modu batean bihurtzen duten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario