30 nov 2011

RIOS Y MAREAS

Rios y mareas dokumentala Andy Goldsworthyren artistaren bizitzaren zati bat erakusten du. Andyk, orain dela hogei urte basoan, kauzeetan, etb... bere artelanak egiten hasi zen, naturari minik egiten ez dioten materialekin, hau da, bere obra sortu duen lekuan aurkitzen dituen materialekin (egurra, izotza, hostoak...), eta bere eskuak ez diren beste tresna batzuk erabili gabe. Sortzen dituen obra gehienak marea, eguzkia edo hezetasunarekin aldatzen edo apurtzen dira, edo eta mareak eramaten ditu Andy begira dagoen bitartean. Ordu eta erdi irauten duen dokumental hau, Andiren buruan dagoena, eta sentitzen duena ulertzen da, nola elkartzen dituen bere bizitza profesionala, familiarekin, eta lanarekin, unibertsitateko lana utzi zuen arte. Bere artearekin ain obsesionatua zegoen mundu osotik egon zela artelanak egiten.



Nire iritziz dokumentala ez zait gustatu baina argi dago oso arrigarria dela egiten duen guztia eta nola saiatzen da ulertzen erabiltzen dituen materialak. Gustatu ez zait arren ez dut uste denbora galtze bat izan denik ikustea, zerbait ikasi dugulako: Bizitzako gauza simpleenekin gauza arrigarriak egin daitezke eskuak soilik erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario